ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Garaipen sozial bezala, Altsasuko kasuak Euskal Herriko gaurkotasunean izan duen eragin soziala azpimarratzen du. Estatuak hasieratik izan zituen helburuak bete ez direla uste du Adurrek, eta hauxe bera eta jendeak Estatuaren estolden funtzionamendua ikusi izanak ere garaipen bezala aipatzen ditu. Gaur egun zazpiak espetxetik kanpo egotea eta, nahiz eta bizitako guztia gainean eraman, bakoitza bere bizitzarekin aurrera jarraitzea positiboki azpimarratzen du, baita pertsonalki kartzelan ikasitako guztia ere.