ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Prozesu osoan zehar, kasuaren ikuspuntua dela medio, jende asko mugimendura gehitu eta aldenduz joan da. Ezker abertzale barruan zeuden eztabaidak agerian geratu ziren Altsasuko kasuarekin. Adurrek egiten duen hausnarketan, prozesu honek, besteak beste, Guardia Zibila eta estatuaren justizia sistema nolakoa zen garbi ikusarazi zuen. Herritar eta herrialde ezberdinen elkartasuna ekarri zuen Altsasuko kasuak eta honek izandako garrantzia ikusiz, lehen momentutik planteamendu eta praxi egokia bultzatu zela uste du Adurrek, nahiz eta egunerokotasunean desberdintasunak egotea ulertu.