ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA
Bizitako prozesuaren gauza gogorrenetarikoa espetxe barruko eta kanpoan gertatzen ari zenaren arteko komunikazioa izan dela uste du, askotan informazioa aldatzen zihoalako, telefono apurtuaren jolasean bezala. Jende ezberdin asko zegoen kasuan inplikatuta, ikuspuntu eta ideia sozial eta politiko ezberdinekin. Eztabaida sutsuak izaten ziren, nahiz eta helburu nagusia antzekoa izan. Bi ikuspuntu nagusi gailendu ziren: Kasua Alde Hemendik mugimendua eta Euskal Herriaren errepresio historikoarekin lotzen zuena eta Altsasukoak Aske mugimendua modu partikularrean landu nahi zuena.