AMAIA IZKO ARAMENDIA

Irudi asko etortzen zaizkio burura eta telesailarekin nahasten zaizkio. Auzitegi Nazionaletik irteterakoan zeukan aurpegi adierazgarriaz oroitzen da, hedabideetan atera zena, bizitzen ari zen prozesua inoiz ikusitako astakeriarik handiena izan baitzen. Prozesu osoan zehar izandako sentsazio bat du gogoan, hedabideetan berria lehenengo aldiz ikusi zuenean sortua, “gureak egin du” zioen sentimendua.