JON ANDER COB AMILIBIA

Hirugarren gradua eskuratu aurretik 100.2 artikuluaren bidez astegunetan etxera ateratzea lortu zuen. Sei hilabetez egon zen horrela eta ondotik hirugarren gradua eman zioten, eskumuturrekoa eramatearen baldintzarekin. Orain ez du eskumuturrekorik eramaten, baina bi astetik behin kartzelara joan behar izaten du gizarte langilearekin egotera.