AMAIA IZKO ARAMENDIA

Exekuzioa nola joan den ikusirik aitorpen bat egon dela hausnartzen du, defentsari arrazoi disimulatua eman zaiola ikusi ahal izan baita. Izan ere, gazteak espetxeratzeko eskaerak eta zorroztasuna handiak izan baziren ere, kalera irteteko bidea nahiko erraza izan dute, baimen guztiak segidan eskuratu baitituzte. Horrek kondenaren desproportzioaren onarpena islatzen du eta atzeko atetik lortutako garaipena.