AMAIA IZKO ARAMENDIA

Zuzenbide fakultateetan interesa sortu duen auzia izan da Altsasukoa. Hainbat fakultatetan hitzaldiak eman ditu. Nahiz eta egitateak era neurrigabe eta artifizialean neurtu zirela eta plano juridikoan hau onargarria ez dela argi izan, hau errotik aldatuko duen benetako korronte kritiko bat ez dela sortu pentsatzen du. Hau da ondorio beltzena berarentzat, oraindik zigor kodean horrelako kasuak izaten jarraitzea ahalbideratzen duen 572. artikulua martxan egotea.