JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Zaballan egonda ETB bezalako telebista kanaletatik informazio zuzenagoa jasotzen zuten eta ematen zituzten hizketaldi eta manifestazioen estaldurak ikusten zituzten. Familia eta lagunak hurbilago zeuden eta errazagoa zen elkarren arteko harremana. Zazpi auziko kideak Zaballan egoteak ahalbidetu zuen elkarren arteko babesa azpimarratzen du Jokinek. Pixkanaka-pixkanaka kalera ateratzeko baimenak lortzen eta kaleratzea hurbilago ikusten hasi ziren.