ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Sententziaren esperoan egondako egunak optimismoz bete zituen. Bat-batean kalean egon zitekeenaren aukera mahai gainean zegoenez, ideia horri eutsi zion Adurrek. Horregatik eta, nahiz eta posible zitekeen sententzia okerrena ez izan, gogorra izan zen jasotakoa eta ideia berriari aurre egitea. Kalean egoteko kalkulu eta aukera guztiak aztertuak zituela gogoratzen du.