JON ANDER COB AMILIBIA
Espetxe barruan eskura zituen komunikazio bideak telefonoa, eskutitzak eta bisitak izaten ziren. Eskutitzekin oso gogotsu hasi zen, baina beste garai askotan idazteko nekea izaten zuen. Hasieran familiakoen bisitak izaten zituen soilik, baina gero lagunen bat sartzea ere lortu zuen. Covid-19a iritsi zenean dena zapuztu zela aitortzen du eta egoera berriz gogorra bilakatu zen espetxe barruan. Ekintzak, bisitak eta funtzionarioen jarrera zorroztu ziren.