JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Jokin, Estremerako espetxean zegoela, sententziaren berri izan zuen momentua ekartzen du gogora. Sententziarekin pozik gelditu zen Jokin, terrorismoa kentzea lortu baitzuten, kondena 50 urtetik 12ra jaistea ahalbidetuz. Halere, gogorra egin zitzaion 12 urteko epaia jasotzea. Gutxinaka-gutxinaka eta errekurtsoen bidez kondena jaistea lortu zuten.