ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Epaiketarako arropa berezia aukeratu zuen. Aurretik espetxetik kanpo egongo ziren eta lagunak eta familia ikusiko zituzten egun berezi bat bezala planteatu zuten. Fisikoki gogorra izan zen eta emozionalki gorabeheratsua. Oso mediatikoa izan zen eta kartzelan denek bazekiten epaiketaren inguruan. Kartzelatik kanpo ere asko ikusi zen eta uste du horrek enpatia asko sorrarazi zuela ikuslegoan. Epaiketan familia eta lagunak ikusteko aukera izan zuen Adurrek.