AMAIA IZKO ARAMENDIA
Alor profesional eta pertsonaletik hunkigarria egin zitzaion manifestazioetan erakutsitako elkartasuna. Nahiz eta auzitegietan ez irabazi, gizarteak ulertu eta babesten zituztela sentitu zuen. Plataformaren lana ikaragarria izan zen: eskuzabaltasuna, dedikazioa, mobilizazioak… Berriz horrelakorik ez gertatzea bermatu nahi zuten. Madrilgo jendea ere hurbildu zen Auzitegi Nazionalera haien babesa erakustera, baina momentu horretan abokatuak familiekin zeudenez, Amaia ez zen honetaz oso kontziente izan.