JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Kartzelan zegoelarik, telebistaren bidez jaso zuen sententziaren berria. Prozesu judizialaren pausuak geroz eta okerrera joan, auzipetuenganako babes mugimendua orduan eta indartsuago egiten zuela hausnartzen du Jokinek, zigor eskaera handi bakoitzaren ondoren pertsona gehiago batzen baitzen mugimendu honetara. Komunikabideek egindako kasuaren tratamenduak ere aipatutako erantzun hau sorrarazi zuen. Katalunian egon den subiranotasunaren inguruko auzian Carmen Lamela epailea tartean egon da, eta horrek Kataluniako pertsona askok Altsasun gertatukoarekin elkartasuna adieraztea sorrarazi duela hausnartzen du.