AMAIA IZKO ARAMENDIA

Sententziaren ondotik berriz atxiloketak etorri ziren. Gazteek prozesu osoan zehar bizipen gogorrak izan zituzten eta alde horretan heldutasun maila bat hartua zuten. Bigarren atxiloketak beste modu batean bizi izan zituzten. Auzitegi Gorenean eta Estrasburgon errekurtsoak jarri zituzten, baina ez zuen gauza handirako balio izan. Sentsazioa borrokatzen jarraitu behar zela zen, eta errekurtsoak aurkeztuz kondenak zertxobait kamustu ziren baina konponbidea batez ere bide penitentziariotik etorriko zela ikusten zuten, eta ez epaitegietatik. Dena den, Estrasburgora eraman zuten afera, epaiketa justu baten bermea eskatuz, baina han ere ezin izan zuten lortu.