JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Presoaren ongizatearentzat dispertsioa ez da hain erabakigarria, espetxe bakoitzeko egoerak gehiago baldintzatuko baitie egunerokotasunean. Erregimena eta espetxearen arabera askatasun eta aukera gehiago edo gutxiago izaten zituzten. Halere, familia eta ingurukoentzat gogorra eta garestia izaten da presoa urrutiko kartzela batean egotea, besteak beste, posibleak ziren bisita laburretarako bidaia luzeak egiten baitzituzten. Espetxeratuarentzat hau karga psikologiko handia zela dio Jokinek.