JON ANDER COB AMILIBIA
Auziak izanen zuen dimentsioaren jabetza pixkanaka etorri zen, hainbat gertaeren ondorioz: Koxkako gertaeren hurrengo egunean poliziaren furgoiak ikusi zituzten herritik. Egun batzuetara Espainiako lehendakariak, Mariano Rajoyk, zigorgabetasunik ez zela egonen argitaratu zuen bere sare sozialetan. Prentsak ETAko komando bat izango balira bezala aurkeztu zituen, terrorismoa leporatuz. 50 urteko kartzela zigorraren eskaera izan zen prozesua hartzen ari zen dimentsioaren inflexio-puntu bat.