ENEKO MENDILUZE PLAZA

Atxiloketak eta hilabete batera, gurasoak eta plataformako batzuk Espainiako Kongresura joan ziren dosier bat aurkeztera eta alderdi politiko batzuekin elkartu ziren bizitzen ari zirena azaltzeko. Egun berean, abenduaren 23an, 4 gazte askatzen zituztela jakin zuten eta sorpresa handia izan zen haientzat. Batzuk Kongresuan geratu zirela gogoratzen du eta beste batzuk espetxera joan zirela gazteei harrera egitera. Etxerako itzulera oso zaila izan zen, oso sentsazio gazi-gozoa baitzuten gazte batzuk barruan eta besteak kanpoan egonda. Gau horretan herrian egon zen harrera oso handia izan zela du gogoan.