JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Kartzela barruan mundu ezberdin asko daudela dio Jokinek. Modulu bakoitza ezberdina da. Hasierako moduluan jende gutxi zegoen eta errespetuzko harremana zuten, nahiz eta toki arrotz bat izan. Egoera surrealistak eta biolentzia eszena batzuk ikusi zituen, baina berak ez zuen inoiz arazorik izan. Jende ona ezagutu du espetxean.