ARITZ LEOZ CRESPO

Prozesuak iraun duen urteetan gorabehera emozional asko egon direla azaltzen du Aritzek. Momentu polit asko egon dira, baina baita gogorrak ere. Talde lanari dagokionez, iritzi eta ideia guztiak errespetatu eta transmititzea zaila izan dela dio. Maila pertsonalean ere auziak eragin ahaltsua izan duela komentatzen du, kostu pertsonal altua.