ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Kanpoan gertatzen ari zenaren jakin-min handia zuten. Telefonoz asko hitz egiten zuten eta paketeetan egunkariak jasotzen zituzten, beharrezko gauzekin eta FIES erregimenean sartzen uzten zutenarekin batera. Hasieran paketeak opariak bezala jasotzen zituztela azaltzen du Adurrek, nahiz eta, denborarekin, errutinako elementu bat bihurtu.