AMAIA IZKO ARAMENDIA

Borroka armatua bizirik zegoenean oso tentsiokoa zen Auzitegi Nazionaleko egoera. Zailtasun handiak jartzen zitzaizkien defentsako abokatuei: etsai bezala kontsideratzen zituzten, noizbait auzitegitik bota izan dituzte, ez zizkieten jakinarazpenik bidaltzen, espetxean elkartzeko zailtasunak izaten zituzten… Orain asko aldatu da, beste giro bat dago. Defentsako abokatuekin harremana askoz lasaiagoa da. Altsasuko kasuarekin berriz, lehengo garaietara itzuli zirelakoaren inpresioa izan zuen.