JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

FIES 3 erregimenean sartu zituztenez, komunikaziorako murriztapenak eta oztopoak izan zituzten. Bost minutuko deiak zituzten hasieran, funtzionarioen kabinaren ondoko telefonotik, oso deserosoa zena. Jasotzen zituzten eskutitz guztiak ezin zituzten erantzun, idatz zezaketen eskutitz kopurua murriztua zutelako, eta funtzionarioek guztiak irakurtzen zizkieten, komunikazioa mantsotuz.