ENEKO MENDILUZE PLAZA

Dena oso azkar abiatu zela eta prozesua hartzen ari zen dimentsioaren neurriaz telebistan agertzen zenaren bidez jabetu zirela gogoratzen du Enekok. Telebista-kate askotan hasi ziren albistea ematen. Baita hainbat buruzagi eta pertsonaia politiko herrian agertzen hasi ziren, hala nola, Consuelo Ordoñez. Eskuin alderdi eta komunikabideek kontakizun konkretu bat hauspotu zutela azaltzen du, baina aldi berean eta horren ondorioz, hainbesteko elkartasuna jaso zutela herrian.