AMAIA IZKO ARAMENDIA

Alde batetik, epaitegira benetako egitateak eramatea zuten helburu, komunikabideek asmatua zutena ezeztatuko zituztenak. Oso froga gutxi onartu zizkieten, besteak beste, gertaeren bideoa, ezagutza-errondak biziatuak egon zirenaren aditu-txostena, kasua Euskal Herriko egoera politiko-historikotik urruntzen eta Alde hemendik mugimendua ETAtik aldentzen zuten aditu-txosten historikoa…