JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA
Emozionalki momenturik zailena hasieran eman zen. Askatasunaren eskaerari uko egitea, fidantzarekin ateratzea ukatzea, frogen ezeztapenak, 50 espetxe urteko eskaria bezalako kolpe handiak hartu zituzten prozesu osoan zehar. Emozionalki oskol handia eraiki zuen Jokinek. Ez zitzaion auzitegiari buruzko gauzen inguruan aritzea gustatzen bisitetan eta, pertsonalki, pentsaera pesimista mantentzea baliagarria egin zitzaion gertatzen ari zen guztiari aurre egiteko.