ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Espetxealdi hasierako komunikazioa oso motela zela gogoratzen du Adurrek. Eskutitz asko ez ziren denbora askoan iristen, FIES erregimenean (Ficheros de Internos de Especial Seguimiento gazteleraz) egoteagatik kontrol handiak egiten zituzten eta. Eskutitzak bidali eta jasotzeak asko animatzen zuen. Inkontzienteki azkar aterako zela pentsatzen zuenez, kosta zitzaion espetxean beharbada pasako zuen denbora luzeagoaz jabetzea eta egunerokotasun bat antolatzea.