JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Espetxera egin zioten lehenengo bisitan Jokinek ez zuen negarrik egin, indartsu zegoenaren planta mantendu nahi izan zuelako eta gurasoak lasai utzi nahi zituelako. Bisita arte aste osoa egon zen gurasoekin komunikatu gabe, FIES (Ficheros de Internos de Especial Seguimiento) erregimenean baitzeuden. Lehenengo bisita hori gogorra izan zela gogoratzen du.