JON ANDER COB AMILIBIA

Bisita gutxi izan zituen Mecon. Hasieran ezin zuten aurrez aurreko bisitarik izan. Baimena lortu zutenerako, denbora gutxira aske geratu ziren Julen eta Jon Ander. Espetxean jaso zuen lehenengo bisitaz ez da gogoratzen. Guraso eta aitona-amonak egonen zirela imajinatzen du. Bere memoriak garai horretako oroitzapen asko ezabatu dituela onartzen du.