ARITZ LEOZ CRESPO
Asanblada barruan talde txikiak sortzeko beharra ikusi zuten plataforman: ekonomia taldea, material taldea, komunikazio taldea, arlo politikoko taldea, herri taldea, gurasoekin kontaktuan egongo zen taldea Denborarekin taldeak mugitu eta moldatzen joan ziren. Aritz komunikazioan ibili zen batez ere. Hasieratik komunikazio estrategia bat martxan jarri zuten: logotipoa, sare sozialak, gertuko komunikabideekin erlazioa… lantzen zuten. Egia transmititu nahi zutela azaltzen du, zuzena eta beldurrik gabea.