JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Hasieran ez zitzaion gogorra egin espetxean sartzea, esperientzia surrealista baitzen, ezin sinetsita zegoen Jokin. Kasuko lau kide gehiagorekin sartu zenez, ahal izan zuten moduan elkar babestu zuten. Espetxean biluztu, dutxatu eta mono zuri batekin jantzi zituzten. Abenduan Aratz, Jonan, Julen eta Iñaki askatu zituztenean hasi zen Jokin espetxeratuta egotearen inguruan gehiago jabetzen eta egoerara egokitzen, hasierako momentuek irrealak baitziruditen.