JON ANDER COB AMILIBIA

Familia eta lagunek harrera oso ona egin zioten itzuleran, nahiz eta batzuetan familia bere gainean gehiegi zeudela iruditu. Herrian bilera oso handiak egiten ziren eta dibertsitate handia zegoen ikuspegi politikoetan eta gaia lantzeko ikuspuntuan, hortaz, eztabaida handiak zeudela azaltzen du. Jon Ander ez zen kontu horietan parte hartzeko indarrarekin ikusten. Gurasoen bileretan tentsio handia izaten zen: emozio asko eta ikuspegi ezberdinak.