ARITZ LEOZ CRESPO

Lehenengo urtean ia egunero biltzen ziren lanean aritzeko eta hasierako hilabete eta lehen urtea oso sutsuak izan zirela gogoratzen du, egindako lanagatik eta asanbladetan egondako orduengatik. Egunerokotasunean ez zen guztiz erraza izan ideia ezberdinetako jendea asanblada batean batzea eta parte-hartzari utzi zion jendea egon zela onartzen du Aritzek. Bost urtez ibili ziren lanean.