AMAIA IZKO ARAMENDIA

Behin espetxean sartuta, orduan izan ziren gazteak kontziente gertatzen ari zenaz. Ordura arte shockean egon ziren. Adin eta ideia politikoetan abiapuntu ezberdinak zituzten eta hasierako kudeaketa oso konplikatua izan zen. Jokini epaiketa baino lehenago ez zela aterako esan zionean momentu oso gogorra izan zen.