JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

3 egunez atxilotu zuten hasiera batean. Aske geratu eta hilabete horretan, haien izenak kasuaren barruan ikusi zituzten gazteak deklaratzera joan ziren. Astean hirutan Iruñean elkartzen zen abokatuekin. Azaroaren 14ean etxera bila joan zitzaion Guardia Zibila eta Madrilera eraman zuten. Goiz horretan, lanerako bidean zegoela, jende mugimendu arraroak sumatu zituen herrian. Aita etorri zitzaion lanera bila, Guardia Zibila etxean bere esperoan zegoelako, eta Jokin etxera joan eta bere burua aurkeztu zuen. Etxarri Aranatzeko gasolindegian Guardia Zibilaren kotxea aldatu zutela gogoratzen du Jokinek eta Madrileko Tres Cantosera eraman. Auzitegi Nazionalean deklaratu ondotik Soto del Realen espetxeratu zuten.