ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Hasierako momentua ezin izan zuen atxilotutako lagunekin elkartu. Nahiz eta Soto del Realeko espetxean haietako bost egon (Aratz, Iñaki, Jokin eta Oihanekin batera), bere kasuan, bi egun beranduago sartu zenez, aparteko modulu batean egon zen bakarrik. Soto del Realeko lehen irudia ez du oso argi gogoratzen baina hasierako egunetako oroitzapen batzuk ditu. eta Adurrek gogoratzen du sartu eta segidan funtzionarioek eginiko zeldaren araketa eta nola saiatu zen kartzelako funtzionamendua eta kodeak ulertzen eta bere burua kokatzen.