JON ANDER COB AMILIBIA

Hasieran Alcalá Mecoko espetxean sartu zituzten Julen eta Jon Ander, 21 urte baino gutxiago zituztelako. Segidan isolamendura eraman zituzten arrisku handiko presoak izateagatik. Euskal preso batekin egoteko aukera izan zuten eta espetxeko bizitza eta eguneroko gauzei buruzko informazio asko eman zien. Ziegan ordu asko egon behar zenez, asko irakurtzen zuela gogoratzen du Jon Anderrek, baita patioan pilotan jolasten zuela ere.