JON ANDER COB AMILIBIA

Audientzia Nazionalean poliziek ez zuten batere modu egokian tratatu. Soto del Realeko espetxean oso galduak zeudela gogoratzen du, ez baitzekiten non zeuden. Isolamendu zelda batean sartu zuten berehala. Gogoan du lehen gauean zeldan barrez egon zirela bera eta auziko beste kide bat ume batzuk bezala, egoeraren absurdotasunean pentsatzen.