JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA
Terrorismoaren afera kasuan sartu zenean herria kalera atera zela eta egin zen manifestaldia gogoratzen du Jokinek. Auzipetuak (momentu horretan komunikabideetan agertzen ziren izenak soilik) estrategia bat adosteko elkartu ziren eta hurrengo egunean gurasoekin elkartzea erabaki zuten. Hori izan zen, Jokinen ustean, Altsasu Gurasoak taldearen hasiera baita Altsasukoak Aske plataformarena ere, asanblada horien jarraipena izan baitzen. Jendearen erreakzioa azkarra eta parte-hartzailea izan zela azpimarratzen du.