JON ANDER COB AMILIBIA

Iruñean atxilotu zuten Jon Ander, goizean goiz, orduan zuen neska-lagunaren etxean lo egin eta hortik bere ikasketa zentrora joateko atera zenean. Mugimendu arraroak sumatu zituen inguruan eta aurpegia estalia zuen pertsona bat hurbildu zitzaion modu oso agresiboan atxilotzera. Nahi zuten lehen gauza bere telefonoaren PIN zenbakia zela gogoratzen du. Hortik Madrilera eraman zuten, bide erdian kuartel batzuetan geldituz. Tres Cantosera iristerakoan tratua zuzena izan zela du gogoan Jon Anderrek. Arratsaldean bertan pasa zuen auzitegian bista, oso deserosoa bezala gogoratzen duen egoera.