ARITZ LEOZ CRESPO

Hasierako asanblada haietan gazteen presentzia zen nagusi. Herri guztira iritsi nahi izan zen, adin eta ideologia guztietara. Hasieran asanbladak informatiboak izaten ziren. Segidan mugimendurako ordua iritsi zen eta taldeetan antolatu ziren helburu konkretuak lortzeko asmoz. Aritz beste hirurekin elkartu zen talde batean, asanblada irekitzeko estrategiak planteatzeko xedez.