Koxka tabernan gertatutakoaren ondotik hasi zen dena Jokinentzat. Gertaera eta ordu erdira atxilotu zuten eta Iruñera eraman zuten, hiru egun egon zen Foruzaingoaren komisaldegian. Astelehenean epaitegian aske utzi zuten, momentuan atxilotu baina gerora kasuan egon ez zen beste gazte batekin batera. Epaitegiaren kanpoan zegoen kazetarien mugimenduarekin harriturik gelditu ziren eta zerbait arraroa gertatzen ari zela sumatu zuten, kazetariak etxean aurkeztu baitziren eta sare sozialetan gertatutakoa komentatzen ari baitzen. Espetxeratu arte pasa zen hilabete hori izan zen gogorrena Jokinentzat.