AMAIA IZKO ARAMENDIA

Audientzia Nazionalera iritsiko zirela ikusirik, aurreko abokatuekin, Josu Beaumont eta Leire Martinekin, horri aurre egiteko prestaketa lanetan hasi ziren. Modu naturalean jarri ziren harremanetan gurasoekin, momentu hartan informazio eta segurtasuna behar zuten eta. Familiarekin egotea, aferaren momentuko egoera eta etorriko diren pausuak azaltzea izaten da abokatuen zereginetako bat atxiloketak daudenean.