ARITZ LEOZ CRESPO

Oso hilabete sutsua izan zen jazoeraren ondorengoa. Herrian urduritasuna sumatzen zen, jende guztiak hitz egiten zuen gaiaren inguruan. Telebistan gauza asko ikusten ziren eta Guardia Zibilak ikaragarrizko indar erakustaldia egin zuen herrian. Denak gertatuko zenaren esperoan zirela gogoratzen du Aritzek eta hedabideetan seinalaturiko hainbat izen agertu zirela.