ARITZ LEOZ CRESPO
Koxkako gertaeraren gauean bertan hasi zen prozesua Aritzentzat. Gogoan du lagun batekin zerbait hartu zuela tabernan eta etxera itzuli zela mugikorra piztera. Itzuleran topatu zuen liskarra. Giroak zerbait arraroa zuela antzeman zuen, ez zela betiko borroka bat. Jokinen atxiloketa ikusi zuen zuzenean. Beste taberna batera jo zuen, lagunen bila. Hortik etxera joan zen eta hurrengo egunean Iñaki Abadek gertaeraren momentuan grabatutako bideoa erakutsi zion. Iñakiri bideoa gordetzeko aholkatu zion, kasuak etorkizunean ekarri ahal zuena susmatuz.