ADUR RAMÍREZ DE ALDA POZUETA

Lehenengo bi atxiloketak eta kazetarien mugimendua ikusirik, lagun batzuk zer egin behar zuten erabakitzeko elkartu ziren eta erantzun azkar bat emateko beharra azaleratu zen, gazteek herriari gertatutakoa azaltzeko asmoz. Herrian ezjakintasuna eta beldurra nabaria zela aipatzen du. Lehenengo erantzuna Ospa mugimendu gisa eman zela uste du. Mugimendu horrek lehen erantzun informatiboa emateko ardura hartu zuela uste du, nahiz eta, egunak pasa ahala, ardura hau alderdi eta talde ezberdinek hartu zutela suposatzen du. El Mundo komunikabidearen argitalpen batean ikusi zuen bere izena jopuntuan eta gertaerak pasa eta hilabete batera atxilotu zuten Adur, azaroaren hamalauan. Etxera etorri ziren arren, ez zuten momentu horretan atxilotu sartzeko agindurik ez zutelako eta bere burua aurkeztu zuen egun batzuetara.