AMAIA IZKO ARAMENDIA

Jaione Carrera eta biek eraman zuten prozesua hasieratik. Biak bakarrik egon ziren lehenengo momentuetan, oso modu azkarrean izan baitzen dena. Gero Madrilgo abokatu batzuk gehitu ziren auzira guraso batzuen eskakizunez. Beste esparru juridikoetako abokatuak sartzea ideia ona zela iruditu zitzaion Amaiari, modu horretan Auzitegi Nazionalak urte askotan zehar auzi askori eman dien tratamendua eta berme eskasak ikusarazteko modu bat izan ahal baitzen, hau da, auzitegi hau zer zen ikusteko aukera bat izan ahal zen eta.