JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA

Momentu horretan zegoen testuinguru politikoak ere auzian eragina izango zuela pentsatzen du Jokinek. Nafarroa mailan 2015ean UPN Nafarroako Gobernutik atera zen hainbat urteren ondotik eta “aldaketaren” gobernua deiturikoa sartu zen boterean. 2016. urtean estatu espainiarreko hauteskundeak izan ziren eta urrian Gobernua osatzeko arazoekin zenbiltzatela gogoratzen du, hain justu Altsasun gertatu ziren gau hartako gertaeren garaian. 2011an ETAk ekintza armatuak egiteari utzi ziola azpimarratzen du eta hurrengo urteetan biktima batzuen taldeek zuten irudikapena gutxitzen zihoala. Testuinguru hori, Jokinek “ekaitz perfektua” izendatzen duena, gerora eta urriko gau horretatik abiatuta sortuko zen auziaren dimentsioa ahalbidetu zuen testuinguru “egokia” izan zela dio.