Koxka tabernako borrokaren ondorengo egunean hasi zen prozesu guztia. Adurrek berehala sumatu zuen “olatu” handia zetorrela eta kuadrillako bi lagun atxilotu zituzten segidan. Hurrengo eguneko beldurra gogoratzen du, jendeak tartean egon zitezkeen izenak bota eta Altsasu militarrek okupatzen zuten bitartean.