JOKIN UNAMUNO GOIKOETXEA
Altsasu 7.500 biztanleko Sakanako hiriburua den herria da. Arlo guztietan oso anitza izan dela azpimarratzen du Jokinek, bai politikoki, baita sozialki ere, 2016. urtean 5 edo 6 alderdi politiko zeuden Udalean. Herri nortasunaren sentimendua indartsua da Altsasun, festa ugari ospatzen dituen herria da, baita borroka-gune itzela eta 2016ko testuinguruan Alde Hemendik bezalako mugimenduak aktibo zeudela dio Jokinek. 2008an krisi ekonomikoa gogor pairatu zuen herriak eta, horren ondorioz, gazteriaren langabezia tasa altua zegoen garai hartan.